Nafarroako Koma taldeak otsailean iragarri zuen itzulera. Sei urteko isilunearen ondoren, taula gainera igoko dira hainbat kontzertu eskaintzeko. Bilboko Kafe Antzokian abiatuko dute La fiera nunca duerme bira, urriaren 31n. Guztira, sei kontzertu eskainiko dituzte Euskal Herrian.
Aipaturikoarekin batera, Bilbon beste bi eskainiko dituzte leku berean: azaroaren 2an eta 3an. Sarrera guztiak agortuta daude. Bestalde, Iruñeko Zentral antzokian beste hiru kontzertu joko dituzte: abenduaren 27, 28 eta 30ean. Lehen bietako sarrerak agortuta daude, baina 30eko kontzerturako geratzen dira. Black Izar antolatzaileen webgunean eskuratu daitezke.
Laukotearen kantu klasikoak ez dira faltako errepertorioan.