2023/12/23

Korkut bandak 'Drake Ekuazioa' abesti berria estreinatu du

Irungo Korkut post-metal laukoteak 2024an plazaratuko du disko berria. Aurrerapen moduan, bi pieza erakutsi dituzte, eta Drake Ekuazioa da bigarrena.

Talde instrumental bihurtu ondoren kaleratuko duten lehendabiziko erreferentzia da. Joseba Juanena taldekideak grabatu du lana, eta Jorge Mariñelarena arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz.

Duela ia hamabi hilabete aurkeztu zuten MCMIII beste aurrerapen kanta bideoklip batekin:

Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute Korkut: Javier Arca (baxua), Josu Sanchez (bateria), Mikel Odriozola (gitarra) eta Joseba Juanena (teklatuak eta sintetizadoreak).

Hurrengo kontzertuak