2024/09/26

Krait taldea berrosatu dute

Donostiako Krait heavy/prog metal bandak laukotea berritu eta osatu du. Emi Bodon gitarristak proiektua aurrera eramateko kideak topatu ditu.

Taldea beste hiru kiderekin osatu du: Iñaki Maner (ahotsa), Juancar Astinza (baxua) eta Andoni Regueiro (bateria).

Hasieratik, eta azken urteotan, batez ere, aldaketa asko izan dituzte. Horrek egonkortasun falta sortu dio proiektua. Horrela ere, kontzertuak emateko prest daudela iragarri dute.

El poder del corazón hirugarren disko akustikoa 2018an kaleratu zuten. Jarraian duzue lan horretako abestietako bat: Paraiso.

Aurretik, Krait taldeak iraupen luzeko beste bi lan plazaratu zituen: Ángeles 2010ean eta Esta vez 2013an.

Hurrengo kontzertuak