2017/12/19

Krait taldeak disko akustikoa aterako du laster

Donostiako Krait heavy metal bandaren estudioko hirugarren diskoa akustiko bat izango da. El Poder del Corazon izenburua jarri diote lan berriari, eta taldearen ibilbideko hainbat kanturen bertsio akustikoek eta abesti berriek osatuko dute.

Azken urteetan aldaketa asko izan ditu Emilio Bodon (Shock, Dyssit) gitarra jotzaileak gidatzen duen bandak. Ruben Miranda (Inner Destiny ohia) abeslaria, Felix, Juancar eta Bodonek osatzen dute laukotea.

Hemen duzue aurrerapena, Paraiso kantu akustikoa:

Hurrengo kontzertuak