Gipuzkoako Kudai bandak bere ibilbidea etetea erabaki du. Kontzertuak emateari utzi zioten, eta azkenik, laukoak taldea desegitea erabaki du. Sare sozialen bidez eman dute albistea, eta jarraian duzue irakurgai:
Taldea 2002. urtean sortu genuen (ia 18 urte jada!!!) eta bide honetan bost disko, kontzertu pila bat eta, batez ere, barre eta abentura pila bat! Orain dela urtebete ez dugu kontzerturik eskeini, eta gaur berria ofizialki eman nahi dugu: gure bidea hemen bukatzen da. Adinarekin, musika afizio bezala hartzen dugunontzat, gero eta gogorragoa da afizioa eta ofizioa aurrera eramatea, eta guri heldu zaigu momentua "Agur" esateko.
Urte hauetan, lagun dezente pasa gara taldetik: David Kudai, Eka Cauac, Tito Kudai, Bortx Jauna, Urko Ezkerra Etxebeste, Urtzi Olaziregi, Unai Andueza, Igor del Rio, Taka Thunder,... Bide honetan milaka istorio izan ditugu: batzuk istorio politak jende zoragarriarekin (Javi San Martin, Juanan San Martín, Fran Perez Arellano, Inaxio Esnaola Aranzadi, Eba Tome, Iraide Narbaiza, Javi Garcia, Carlos Maestre Lorenzo, Serge Ruiz G-Txabarri, Luisillo Kalandraka, Jorge Sanchez, Iñigo Oyarzun, Fco Javier Fernandez Iturrioz, Ritxi Argazkiak Bilbo, Maria McNorton, Jon RuRo, Borja Lizarazu, Olga Carmona, Fernando Rilova...), eta beste batzuk, ordea, ahazteko modukoak (Heaven Musik eta beste batzuk kostatuko zaizkigu ahaztea)…
Momentu onak eta txarrak baina atzera begira, momentu onek irabazten dute dudarik gabe. Berriz bidea hasteko aukera banu, gehiena errepikatuko nuke. Tristurarik ez, bidaia izugarria izan da! Bihotzez, eskerrik asko denoi!! :)
Bortx
2004an argitaratu zuten Hutsa estreinako diskoa, eta Ni Naiz abestiaren bideokliparekin oihartzuna izan zuten.
Aldiz, 2015ean argitaratu zuten VII bosgarren eta azken diskoa. Jarraian entzungai duzue: