Iruñeko La Sonrisa Metálica rock/metal taldeak Eguzki Irratiko ¿Cómo están ustedes? irratsaioan aurkeztu zuen laugarren diskoa. Tierra Sin Ley da bere izenburua, eta dagoeneko entzungai jarri dute.
Azken hiru urteak ez dira errazak izan laukotearentzat, eta horren inguruko xehetasunak aipaturiko irrati programan eman zituzten.