2022/11/03

Lampr3a hirukoak "ESnSE" diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu

Gipuzkoako Lampr3a prog metal taldeak ESnSE izenburua jarri dio iraupen luzeko estreinako diskoari. 2023ko martxoaren 31n argitaratuko dute Art Gates Records zigiluaren bidez.

Julen Cristti artistak egindako azala eta abesti zerrenda aurkeztu dute:

01. Magla
02. Rocd
03. Evolve
04. KəMFəRT
05. XXIV // VII
06. Koe
07. Evoke
08. ESnSE

Hirukoak honela aurkeztu du lana: "Sentipenetan, sentimenduetan eta bizitzako prozesuan sortzen diren albo-kalteetan oinarritutako lan kontzeptuala da. Fase ezberdinetan zatitzen da, hasieratik bukaeraraino. Bakoitza kolore eta ehundura ezberdinez irudikatua. Gure alderdi intimoena azaltzen dugu bertan, gure bizipenak, gure beldurrak... azken batean, gizaki gisa dugun bizitza. Ez dugu inoiz ahaztu behar bizitzak dakarrenaren aurrean, denok dugula haur bat gure barrenean".

Diskoan hainbat musikarik kolaboratu dute: Angel Vivaldi, Frank Huncho, Adhara Ausserladscheider, Eöl, Stephen Taranto eta Jørgen Munkeby.

Ingalaterrako Middle Farm Studios-etan grabatu zuten lana, eta Sebastian Sendon arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz.

Pasa den otsailaren 22an 22:22 singlea aurkeztu zuten, baina ez dute lan berrian sartuko.

Lampr3a osatzen duten hiru musikariak ondorengoak dira: Borja Mintegiaga (gitarra), J. I. Izagirre (baxua) eta Mikel Gomez (bateria).

Hurrengo kontzertuak