Bi egun eta hogeita hamar talde izango ditu aurtengo Dimetal Fest jaialdiak. Irailaren 28 eta 29an, bandak lau kontzertu gune desberdinetan ariko dira zuzenean: Koba, Lemmy, Infernu eta EH Matxete.
Dimetaleroak Kultur Elkarteak egin du taldeen egun eta gune banaketa. Laster iragarriko dute falta den banda sorpresa.
Irailak 28, ostirala
Koba agertokia: Kartzarot, Dominium, Alma Culter, Sönambula, eta Perrobala.
Irailak 29, larunbata
Lemmy agertokia: Angelus Apatrida, Crisix, Auritz eta The Faceless.
Infernu agertokia: Vhäldemar, The Wizards, Overloud, Niketz eta Late To Scream.
Koba agertokia: Aposento, Bloody Brotherhood, Extinction, A.D eta After Life.
EH Matxete agertokia: Song of Anhubis, Kohatu, Mosh, Debon, Lurgorr, Herabe, Damned Ritual, All I Need, Üther eta Holy Txala.