2025/07/11

Lau metal taldek parte hartuko dute Bilboko Aste Nagusiko erakustaldian

Bilboko Aste Nagusiko 38. Bertako Metal eta Pop Rock erakustaldia abuztuaren 16tik 23ra izango da. Guztira, hamasei talde ariko dira zuzenean Bilborock aretoan, 20:00etatik aurrera.

Lau dira programatu dituzten Bizkaiko metal taldeak:

- Abuztuak 22, ostirala: Withredd eta Ms. Missery.
- Abuztuak 23, larunbata: Malamuth eta Kernhell.

Aurtengo edizioan, 85 talde eta artistak eman dute izena, eta parte hartzeari dagokionez, zortzigarren edizio jendetsuena bihurtu da. Datuen arabera, izena eman duten taldeetatik %47,06 Bilbokoak dira, eta gainerako %52,94 Bizkaiko beste herri batzuetan bizi dira. Izena eman duten talde guztien artetik, 23 dira euskaraz abesten dutenak eta 22 taldek emakumezkoren bat dute kide gisa.

Hurrengo kontzertuak