2024/06/28

Legacy of The Seas bandak 'Spirit of Ulia' abestia estreinatu du

Donostiako Legacy Of The Seas symphonic power metal taldeak Spirit of Ulia singlea plazaratu du. Leyendas de una Eternidad estreinako diskoaren bigarren aurrerapena da. Aurrekoaren aldean, lasaiagoa da, eta bideoklip deigarri batekin aurkeztu dute.

“Beren espetxe materialetatik ihes egiteko etsita, itsasoen izpiritua eta Ulia mendiko izpiritua mundu fisikoan esnatzen dira. Patuaren lana balitz bezala, bi izpirituak topo egiten dute eta beren elkartzearekin, biek lortzen dute beren kateak haustea eta hegan egitea”, azaldu du boskoteak.

Izan ere, laukote izatetik boskote izatera pasatu da banda, baxu jotzaile baten fitxaketarekin. Horrela, bost musikari hauek osatzen dute egun Legacy of the Seas: Laura (ahotsa), Julen (teklatua), Alex (gitarra eta baxua), Sergio (baxua) eta Juanpe (bateria).

Lehendabiziko singlea, berriz, Nuestra Voz izan zen, Mandrágora Negra taldeko Moisés Montero abeslariaren parte hartzearekin.

Diskoa Bergarako ESnSE estudioetan grabatu dute, eta urtetako lana islatzea dute helburu. Laukotea musikari hauek osatzen dute: Laura (ahotsa), Julen (teklatua), Alex (gitarra eta baxua) eta Juanpe (bateria).

Legacy Of The Seas 2010ean sortu zen Legacy izenarekin, lagunartean fantasiazko gaiak power metalarekin, metal sinfonikoarekin eta folkarekin uztartzeko. Askotariko oztopoak izan zituzten taldearekin aurrera egiteko (ikasketak, atzerriko egonaldiak eta bi kideren heriotza), eta hiru arotan bereizi behar da euren ibilbidea: 2010etik 2014ra, 2016tik 2017ra eta 2020etik gaur egun arte. 2023ko otsailean bi abestiz osaturiko Eternidad maketa digitala sareratu zuten Legacy izenpean. Ordea, EP gisa berrargitaratu zuten urte bereko ekainean, abesti eta osagarri gehiagorekin.

Hurrengo kontzertuak