2024/05/17

Legacy of the Seas taldeak ahotsa goratu du

Donostiako Legacy of the Seas symphonic power metal laukoteak Leyendas de una Eternidad iraupen luzeko lehen diskoa kaleratuko du aurten.

Aurrerapen gisa, Nuestra Voz singlea estreinatu dute, Mandrágora Negra taldeko Moisés Montero abeslariaren parte hartzearekin.

Diskoa Bergarako ESnSE estudioetan grabatu dute, eta urtetako lana islatzea dute helburu. Laukotea musikari hauek osatzen dute: Laura (ahotsa), Julen (teklatua), Alex (gitarra eta baxua) eta Juanpe (bateria).

Legacy of the Seas 2010ean sortu zen Legacy izenarekin, lagunartean fantasiazko gaiak power metalarekin, metal sinfonikoarekin eta folkarekin uztartzeko. Askotariko oztopoak izan zituzten taldearekin aurrera egiteko (ikasketak, atzerriko egonaldiak eta bi kideren heriotza), eta hiru arotan bereizi behar da euren ibilbidea: 2010etik 2014ra, 2016tik 2017ra eta 2020etik gaur egun arte. 2023ko otsailean bi abestiz osaturiko Eternidad maketa digitala sareratu zuten Legacy izenpean. Ordea, EP gisa berrargitaratu zuten urte bereko ekainean, abesti eta osagarri gehiagorekin.

Hurrengo kontzertuak