2024/08/02

Legacy of the Seas taldeak lehen diskoaren azala aurkeztu du

Donostiako Legacy of the Seas epic metal bandak urriaren 4an argitaratuko du Leyendas de una Eternidad estreinako diskoa. Dagoeneko bi abesti aurreratu dituzte, eta, orain, azala aurkezteko unea iritsi da.

Red Dragon Artwork arduratu da diseinuaz, eta Javi Cesterok eman dio azken ukitua.

Diskoa Bergarako ESnSE estudioetan grabatu dute, eta urtetako lana islatzea dute helburu. Jarraian entzun ditzakezue lehen bi singleak:

Legacy of the Seas - Spirit of Ulia

Legacy of the Seas - Nuestra Voz

Legacy of the Seas 2010ean sortu zen Legacy izenarekin, lagunartean fantasiazko gaiak power metalarekin, metal sinfonikoarekin eta folkarekin uztartzeko. Askotariko oztopoak izan zituzten taldearekin aurrera egiteko (ikasketak, atzerriko egonaldiak eta bi kideren heriotza), eta hiru arotan bereizi behar da euren ibilbidea: 2010etik 2014ra, 2016tik 2017ra eta 2020etik gaur egun arte. 2023ko otsailean bi abestiz osaturiko Eternidad maketa digitala sareratu zuten Legacy izenpean. Ordea, EP gisa berrargitaratu zuten urte bereko ekainean, abesti eta osagarri gehiagorekin.

Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute taldea: Laura (ahotsa), Julen (teklatua), Alex (gitarra), Sergio (baxua) eta Juanpe (bateria).

Hurrengo kontzertuak