2023/01/28

Legacy taldeak "Ragnarok" abestia plazaratu du

Donostiako Legacy epic metal banda ez da hasiberria, baina 13 urte luze behar izan dituzte lehendabiziko abestia erakusteko. Eternidad bi kantako lan laburraren aurrerapena da Ragnarok.

RedDragon Artwork diseinatzaileak egindako azala jarraian ikus dezakezue:

Legacy 2010ean sortu zen lagunartean fantasiazko gaiak power metalarekin, metal sinfonikoarekin eta folkarekin uztartzeko. Askotariko oztopoak izan zituzten taldearekin aurrera egiteko (ikasketak, atzerriko egonaldiak eta bi kideren heriotza), eta hiru arotan bereizi behar da euren ibilbidea: 2010etik 2014ra, 2016tik 2017ra eta 2020etik gaur egun arte. Julen teklatu jotzailea da hasieratik bandan mantendu dena. Aldiz, gainerako taldekideak ondorengoak dira: Laura (abeslaria), Alex (gitarrista eta baxua) eta Juanpe (bateria).

Hurrengo kontzertuak