2021/12/21

Legalize Murder bandak "Stench of Extinction" diskoa kaleratu du

Iruñeko Legalize Murder thrash metal hirukoak Stench Of Extinction bigarren diskoa plazaratu du. Asteburuan aurkeztu zuten Krawill tabernan. Horrekin batera, In Science We Trust abestiaren bideoklipa estreinatu dute. Jun H´ghar (Underground Visuals) arduratu da bideoaz. Legalize Murderr taldean ibilitakoa da bera, eta egun The Broken Horizon bandako kidea da.

Hamaika abesti ditu diskoak, eta Sonido XXI estudioan grabatu zuten Javier San Martin teknikariaren gidaritzapean. Hirukoak Alfonsete Zarzosa (Tracción) gitarristaren laguntza izan du kantuetan. Berak egin ditu gitarra soloak. Azala, berriz, Andrej Bartulovic (All Things Rotten) ilustratzaileak egin du. Logoa ere berak diseinaturikoa da.

01. The Stench
02. In Science We Trust
03. No Punishment
04. Flesh on the Chain
05. My Name is Madness
06. Awakened Demons
07. Face to Face
08. Blacker Than Night
09. No More Slavery
10. Legalize Murder For All
11. Extinction

Hurrengo kontzertuak