2018/07/12

Legalize Murder taldeak abesti berria aurreratu du

Iruñeko Legalize Murder thrash metal bandak abesti berri bat aurkeztu du Tan Real Como El Puto Infierno egitasmoaren 20. bilduman. Nafarrek 2014an argitaratu zuen The Murder Diaries lehendabiziko diskoa, eta ordutik taldea finkatzeko oztopoekin ibili dira. Halere, Legalize Murder For All kantu berria entzungai jarri dute, eta bigarren diskoaren aurrerapena dela adierazi dute taldekideek.

Gaur egun lau musikarik osatzen dute thrash metal taldea: Trul (ahotsa eta gitarra), Ete (bateria), Piños (baxua) eta Jun H'ghar (gitarra). Iruindarren lehen diskoa osorik entzun dezakezue jarraian:

Hurrengo kontzertuak