2020/05/07

Leize bandak lau kantu biziberritu ditu

Gipuzkoako Leize heavy rock taldeak lau kantu birgrabatu zituen iaz gaur egungo laukotearekin: Felix Lasa (ahotsa eta gitarra), Mikel Lazkano (gitarra), Toño Rodriguez (baxua) eta Ibi Sagarna (bateria).

Azpeitiko 2Noisy estudioan egin zituzten grabazioak Oihan Lizaso teknikariarekin. Dagoeneko lau abestiak entzungai daude.

Leize - Al Límite

Leize - Voy Buscandote

Leize - Caminando

Leize - La Rueda

Gaur egungo laukotearekin Deriva diskoa argitaratu zuten pasa den urtean. 

Hurrengo kontzertuak