Gipuzkoako Leize bandak otsailean argitaratuko du Deriva lan berria. Laukotea berrituta itzuliko dira zuzenekoetara. Izan ere, Mikel Lazkano (Hira, Ipar Haizea) da gitarra jotzaile berria. Patxi Carrascoren ordez sartu da taldean.
Bi abesti aurreratu dituzte dagoeneko; bigarrena, duela gutxi. Hemen duzue Castigo:
Lan berriaren azala eta abesti zerrenda jarraian topatuko dituzue.
01. Castigo
02. Llevame Contigo
03. Mi Lugar
04. No Me Da La Gana
05. Dame Tu Mano
06. Dime Lo Que Quieres
07. Cogelo, Dejalo
08. Calle 38
09. Subete
10. Todo Es Diferente
Lehen aurrerapen kantua ere jarraian duzue: Mi Lugar. Jorge Salan gitarra jotzaileak parte hartu du.