Gipuzkoako Leize heavy rock bandak lan berria kaleratuko du aurten. Hain zuzen ere, Zarauzko Noisestudioan dabiltza buru-belarri.
Ordea, taldearen 40. urteurrena ospatzeko euskarazko bi abesti aurreratuko zituztela iragarri zuten. Nora Noa da bigarrena, Felix Lasaren arabera, "oso dinamikoa, melodikoa eta amorratua".
Jarraian entzun dezakezue:
Lehena, berriz, Jose Antonio Artzeren Gure Bazterrak poemaren moldaketa librea izan zen, Mikel Laboak egindako bertsioaren oso bestelakoa. Honela aurkeztu zuen Lasak: "Taldearen hastapenetara eta erroetara joanez, oraingo honetan euskaraz egitea erabaki dugu".
Gogoratu behar da Leize banda beteranoa euskaraz kantatzen hasi zela, nahiz eta gutxira gaztelaniara pasatu.