2018/06/08

'Lekaime' film laburra da Xanti Rodriguezen proiektu berria

Nekaezina da Xanti Rodriguez Legen Beltza taldeko abeslari eta baxua. Ofizioz argazkilaria da eta bere estudiotik proiektu hainbat sortu ditu. Horietako bat da Lekaime izeneko beldurrezko film laburra. Herriko Burdinak jakin ahal izan duenez heavy metal soinu banda izango du.

40eko hamarkadan girotutakoa da, Hitler Hendaiara etorri zen garaikoa. Magia beltza, fantasia eta beldurra nahasten dira haurren bahiketak ere istorioaren oinarri izanik. Oihana Maritorenak Mariaren rola beteko du, konortea errekuperatzean baso ezezagun baten erdian esnatzen den ama bat. Amaia Lizarralde berriz Rufina izango da, haurdun dauden euskaldunen barnetegiko zuzendaria. Azkenik, Asier Hernandez, Espinosa generalaren azalean sartuko da; gizaki faxista, harro eta gupidarik gabea.

Filmaren lehen teaser bideoa eta afixa ikus ditzakezue jarraian.

 

LEKAIME TEASER 1 from Xanti Rodriguez on Vimeo.

Hurrengo kontzertuak