2025/03/09

Leviathan Hunters hirukoa arrantzara atera da

Astigarragako Leviathan Hunters banda instrumentala itsaspetik azaleratu da. Neura taldean ibilitako hiru musikarik osatzen dute: Ayar Salazar (HellMugan) eta Nando Barradas gitarristek, etaa Juanma Llamero bateria jotzaileak.

Musikalki, metal progresiboa eta alternatiboa stoner doinuekin nahasten dituztela diote. Aldiz, beraien erreferenteak dira Devin Townsend, Mastodon, Gojira, Toundra, Ciconia, El Altar del Holocausto, Porcupine Tree, Tool, Kvelertak, Baroness, Animals as Leaders, Meshuggah, Slomosa, The Cost eta Kyuss.

Jorratzen duten musikaren eredu moduan, Chapter I: The Hunt estreinako abestia aurkeztu dute.

Kantaren grabazioaz Barradas arduratu da bere Nekronan Studios & Guitar estudioan. Bideoa, berriz, Salazarrek egin du.

Urtean zehar single gehiago plazaratzeko asmoa du hirukoak, jorratzen duen proposamenaren dimentsioa erakusteko.

Hurrengo kontzertuak