2022/04/05

Lined banda estudioan sartu da lan berria grabatzeko

Arrasateko Lined melodic death metal taldeak estreinatu du Auryn Studios berria. Tristan Iñiguez teknikariak lokal bat egokitu du Bergaran, eta han kokatu du estudioa. Boskotea lan berriaren aurre-ekoizpena egiten hasi da.

2020ko ekainaren 12an argitaratu zuten Soulcrifice (Art Gates Records) diskoa, eta horren jarraipena da prestatzen ari direna.

Gipuzkoako banda 2008an sortu zen, eta urtebete beranduago aurkeztu zuten taldearen izen bereko estreinako diskoa. Gerora, taldeak hainbat musikari aldaketa izan zituen, eta proposamena ere findu zuten. Boskotea egongortuta, gaztelaniaz abestetik ingelesera pasatu ziren. 2020ko Soulcrifice bigarren lana ondorengo boskotearekin osatu zuten: Andoni Barkero (gitarra), Imanol Roman (gitarra), Ruben Conejo (bateria), Iker Hervas (baxua) eta Aitor Atxa (abeslaria).

Hurrengo kontzertuak