Arrasateko Lined death/thrash metal bandak Soulcrifice diskoa plazaratuko du ekainaren 12an, Art Gates Records zigiluaren bidez. Hamaika kantu izango ditu lanak, eta Warbanner arduratu da diseinuaz.
01. Bad Omen
02. Rotten Society
03. Buried Alive
04. Nowhere To Run
05. Slaves
06. Devil
07. Still Outdated
08. Parasite
09. Betrayed
10. The Reaper
11. Soulcrifice
Diskoa Auryn Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute Tristan Iñiguez musikari zein teknikariaren gidaritzapean.
Gipuzkoako banda 2008an sortu zen, eta bi urtera aurkeztu zuten estreinako diskoa. Gerora, taldeak hainbat musikari aldaketa izan zituen, eta proposamena ere findu dute. Boskotea egongortuta, gaztelaniaz abestetik ingelesera pasa dira.