2023/10/08

Lord Witch bandak 'El Despertar' diskoa kaleratuko du azkenean

Bergarako Lord Witch power metal taldeak urriaren 18an argitaratuko du El Despertar hirugarren diskoa. Boskoteak aitortu duenez, luzea izan da itxaronaldia. Lanaren azala eta abesti zerrenda aurkeztu dituzte:

01. Angel de Fuego
02. Castigo divino
03. Fenix
04. Joven león
05. Despertar
06. Triste recuerdo
07. Uno más
08. Verdugo
09. Arabian
10. Leyenda

Hilabete asko pasa dira lan berria kaleratuko zutela iragarri zutenetik. Pentsa, aurrerapen singlea iazko azaroan estreinatu zuten bideoklip batekin.

Rock Izar Records estudioan grabatu zuten lana, eta izen bereko zigiluarekin plazaratuko dute.

Hurrengo kontzertuak