2022/01/14

Los Cojones hirukoak "Invasores" diskoa argitaratuko du

Bilboko Los Cojones heavy/thrash metal bandak 25 urte baino gehiago daramatza egurrean. Gaur egun, hiruko gisa jarraitzen dute aurrera, eta prest dute estudioko bosgarren diskoa: Invasores. Lehendabiziko xehetasunak aurkeztu dituzte, eta horietako bat da lanaren izenburu bera duen abestia.

Azala, berriz, hemen duzue:

Taldeko hiru musikariak hauek dira: Chefy (ahotsa eta baxua), Oskar (gitarra) eta Tobal (bateria). Martxoaren 18an aurkeztuko dute Portugaleteko Groove aretoan.

Beraien diskografiari dagokionez, ondorengoa da: Hoy no me voy (1996), Por detrás (1998), De Cabeza al Infierno (2013) eta Seguimos Luchando (2017). Beraien Bandcamp atarian entzun daitezke.

Hurrengo kontzertuak