Oñatiko Lotish heavy metal bandak Hora espejo estreinako diskoa entzungai jarri du Youtuben. Hamar abesti ditu, eta horietako batzuk aurreratu ondoren, guztiak eskura jarri dituzte.
Angel Lumbreras Lotis (Lagash ohia) musikariaren proiektu pertsonala da, eta kolaboratzaile onekin ari da forma ematen lanari.
Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu du diskoa, Pedro J. Mongeren (Vhäldemar) gidaritzapean. Kantei ahotsa Raul Serranok (Vhäldemar) jarri die.