2023/02/02

Lotura bandak "Iparra galdu" singlea aurkeztu du

Bizkaiko Lotura alt rock/metal boskoteak bigarren lana argitaratuko du laster Gaua zigiluaren bidez. Lau abestiz osaturiko EP bat izango da, eta horiek Fruiz herriko Gaua estudioan grabatu dituzte.

Aurrerapen gisara, dagoeneko bi kanta aurkeztu dituzte, eta Iparra galdu da estreinatu berri dutena.

Aldiz, jarraian ikus dezakezue Galdetzeari utzi genion beste singlearen bideoklipa:

Andoni Ugalde gitarrista izan zen Lotura bandaren sortzailea. Laukote moduan hasi baziren ere, gutxira bosgarren kide bat batu zitzaien. Horrela, ondorengo musikariek osatzen dute taldea: Iker Aginaga (ahotsa), Pablo Bueno (baxua), Andoni Ugalde (gitarra), Antonio Suarez (bateria) eta Aitor Abio (teklatuak). Musikalki metal, rock eta hardcore doinuak uztartzen dituzte, eta erreferentzia hauek eman dituzte: Helmet, Pi.L.T., Faith No More, Downset, Deftones, Nine Inch Nails eta Bring Me the Horizon, besteak beste.

Hurrengo kontzertuak