2021/07/22

Lotura laukoteak "Automatak izan" estreinako diskoa plazaratu du

Bizkaiko Lotura rock/metal talde alternatiboak duela hilabete inguru kaleratu zuen Automatak izan (Gaua Records) lehen lana. Andoni Ugalde gitarrista eta gidariak, Antonio Suarez bateriak, Pablo Bueno baxuak eta Iker Aginaga (Revolta Permanent, Herri Oihua) abeslariak osatzen dute laukotea.

Helmet, Pi.L.T. eta Downset bandak erreferente gisa hartuta zortzi abesti indartsuko estreinakoa osatu dute. Berriro kantuan Mikel Kazalis (Anestesia) musikariak kolaboratu du. Aldiz, Zaunka abestiaren bideoklip esanguratsua izan zen lanaren aurrerapena.

Hona hemen diskoaren azala eta abesti zerrenda:

01. Automatak (intro)
02. Zaunka
03. Zenbat Aukera
04. Berriro
05. Batera Isolaturik
06. Ispiluaren Bestaldean
07. Borrero eta Urkatua
08. Izan

Hurrengo kontzertuak