Uharteko Lubaki rap metal banda disko berria grabatzen ari da Iker Piedrafitaren El Sotano estudioan. Zortzi edo bederatzi abestikoa izango da, eta horien artetik lehena estreinatu dute: Plandemia.
Lan berria 2024. urte hasieran argitaratzea aurreikusten dute, eta bitarte horretan, beste kanta batzuk aurreratuko dituzte, horiek ere Piedrafitarekin grabaturikoak. Horiek guztiak euren aldarrikatzen duten zigilua izango dute: flow metala.
Lubaki lau musikarik osatzen dute: Markel Baratze (ahotsa eta gitarra), Estebe Teieria (gitarra), Pello Iturria (bateria) eta Adrian Belzunegi (baxua).