2021/02/14

Lupulo bandak "Samhain" abestia aurkeztu du

Amurrioko Lupulo speed/thrash metal taldea lozorrotik atera da, baina soilik kantu bat aurkezteko: Samhain. Hain zuzen, izen bereko egunari eta garagardo artisau bati eskaini diote. "Momentuz ez gara berriro buru-belarri jarriko taldearekin, baina ariketa ona izan da guretzako berriro batzea abesti hau egiteko", adierazi dute.

Spitako Productions estudioan grabatu dute abestia. Bideoklipaz, berriz, Rita Ñeco arduratu da Venganza familiarekin batera.

Orain arte, maketa bat, zuzeneko bat eta iraupen luzeko Aki se viene a sufrir (2015) diskoa argitaratu ditu Lupulok.

Hurrengo kontzertuak