2019/02/25

Lurgorr bandak "Erlauntzak" lan berria aurkeztu du

Balmasedako Lurgorr taldeak Erlauntzak bigarren EPa sareratu du. Bost abestiz osaturiko lana beraien Bandcamp atarian entzun daiteke, eta jaisteko aukera ere jarri dute.

Hiruko bihurtuta aurrera jarraitzen du talde bizkaitarrak. Thrash, death eta hardcore doinuak nahasten dituzte oinarri klasiko zein modernoak uztartuta.

Jon (ahotsa), Kepa (baxua) eta Mikel (gitarra) dira egungo kideak, eta beraien arduratu dira bateria programatzeaz.

Hurrengo kontzertuak