2022/04/09

Meliora bandak "For the Kingdoms Blood" bigarren singlea plazaratu du

Zizurkilgo Meliora hard rock taldea pixkanaka ari da aurkezten bere proposamena. For the Kingdoms Blood da bigarren aurrerapena, ingelesez abesturikoa. Mutrikuko AME estudioan grabatu dute Axular Arizmendirekin.

Estreinako singlea, berriz, euskarazko Pello Errotaria izan zen.

Laukotea 2018. urte bukaeran sortu zen. Iñaki Mujika (ahotsa eta gitarra), Markel Galarraga (gitarra), Jokin Iraola (baxua) eta Ivan Ropero (bateria) dira musikariak. Estilo aldetik rocka, hard rocka eta heavy metala jorratzen dute. Beraiek aitortu dutenez, Su Ta Gar, SOD, Scorpions, Ghost, Airbourne eta Motörhead taldeen zaleak dira. Hiru hizkuntzetan abesten dute; euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz.

Hurrengo kontzertuak