Zizurkilgo Meliora hard rock/heavy metal taldeak Pello Errotaria lehendabiziko abestia estreinatu du. Mutrikuko AME estudioan grabatu dute Axular Arizmendirekin. Jarraian duzue kantuaren bideoklipa:
Laukotea 2018. urte bukaeran sortu zen. Iñaki (ahotsa eta gitarra), Markel (gitarra), Jokin (baxua) eta Ivan (bateria) dira musikariak. Estilo aldetik rocka, hard rocka eta heavy metala jorratzen dute. Beraiek aitortu dutenez, Su Ta Gar, SOD, Scorpions, Ghost, Airbourne eta Motörhead taldeen zaleak dira. Hiru hizkuntzetan abesten dute; euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz.
Laster estudiora itzuliko dira grabazioarekin jarraitu eta lehen diskoa osatzeko. Datorren urtean argitaratzea aurreikusten dute.