2021/04/25

Melmak bikoteak "Down the Underground" diskoa argitaratuko du maiatzean

Sopelako Melmak sludge/doom metal taldeak Down the Underground iraupen luzeko hirugarren diskoa kaleratuko du maiatzaren 21ean. Jonan eta Igor Etxebarria anaiek hamar urteko ibilbidea iaz ospatu nahi zuten, baina pandemiaren eraginez argitalpena atzeratu behar izan dute. Grabasonic estudioan grabatu dute lana Ivan Corcueraren gidaritzapean. Aitari eta Unai eskaini diote diskoa.

EloHand arduratu da diseinuaz, eta jarraian duzue ikusgai abesti zerrendarekin batera.

01. Black Room
02. Scum
03. Poser
04. The Scene
05. You Really Don't Care
06. Ass Kisser
07. Jauncided
08. The Crew
09. Neighborhood (Bonus)
10. Buffalo Herd (Bonus)
11. Glass O'Beer (Bonus)
12. From Below... (Bonus)

Hemen duzue aurrerapena:

Iazko apirilean Social Distance EP akustikoa plazaratu zuten.

Hurrengo kontzertuak