Usurbilgo Mendeku Itxua heavy metal taldeak bost urteko etenaldiari bukaera emango dio. Laukoteak bi kontzertu iragarri ditu hilabete honetarako. Ekainaren 15ean Oñatiko Antixena gaztetxean izango dira Hangover Metal Fest jaialdian. Ekainaren 30ean, berriz, Usurbilgo frontoian eskainiko dute kontzertua, beraien herriko festen programazioaren barruan.
Laukotean ez da aldaketarik izan, eta beraz, musikari berdinekin itzuliko dira oholtza gainera: Ander Aizpurua (gitarra eta koroak), Ixak Arruti (ahotsa eta gitarra), Iñigo Roteta (baxua eta koroak) eta Martin Larrañaga (Bateria).
Gipuzkoarrek hiru disko argitaratu dituzte. Piztien pare hirugarren eta azkena 2010ean plazaratu zuten Ortots zigiluaren bitartez.