2020/07/09

Metal Fabrika bueltan da, laugarren denboraldiari bukaera emateko

Gernikako Metal Fabrika egitasmoak laugarren denboraldiari bukaera emango dio abuztuaren 1ean. Koronabirusaren ondorioz, bertan behera geratu ziren martxoko eta maiatzeko jaialdiak. Dena dela, ez dute amore eman eta neurri zorrotzak bermatuko dituen kontzertua antolatu dute. Etxeko bi talde ariko dira zuzenean, Astra gunean: Bullets of Misery eta Etorkizun Beltza. Metal doinuak uneoro mantentzeko ardura Welder DJak izango du.

Bullets of Misery deathcore bandak 2018an argitaratu zuen Lingvae Vasconvm Primitiae lan laburra. Horietako kantu bat jarraian entzun dezakezue:

Etorkizun Beltza heavy metal taldeak, berriz, aurten plazaratu du Ekaitzen Osteko Sua lan berria.

Hurrengo kontzertuak