2017/10/18

Metal Fabrikaren bigarren denboraldia azaroan hasiko da

Gernika-Lumoko hainbat metalzalek Metal Fabrika egitasmoa sortu zuten pasa den urtean. Kontzertuak antolatu, irratsaio bat egin eta taldeei babesa adierazteko konpromisoa hartu zuten.

Bigarren denboraldia ere egingo dute, eta lehendabiziko kontzertua azaroaren 25ean izango da Astran. Euskal Herriko hiru talde programatu dituzte, thrash eta death metal doinuak jorratzen dituztenak.

Gipuzkoako Hilotz hirukoak Giza ankerkeria lehen diskoa aurkeztuko du Bizkaiko herrian.

Ondarroako Aesthetic taula gainera igoko da, aurreneko aldiz, laukotea osatu zutenetik. The Secrets is Written in the Sky estreinako lana iaz plazaratu zuten.

Lekeitioko Didar bandak osatuko du kartela. Lehen maketa atera berri dute.

Hurrengo kontzertuak