Bizkaiko Midnight Road hard rock taldeak uztailaren 15ean argitaratuko du Ready for the Fight bigarren diskoa. Hamar abesti ditu, eta, azkenik, lehendabiziko singlea estreinatu dute: Vooddoo Queen.
Urdulizko Tio Pete estudioan grabatu dute Beard Studios-en ekoizpenarekin. Azala, berriz, Meri Cris Arregik egin du. Italiako Wormholedeath zigiluaren bidez plazaratuko dute.
01. Ready For The Fight
02. Voodoo Queen
03. Road To Death
04. Red Lips
05. Dirty Tricks
06. When You Smile
07. Welcome To The Revolution
08. Get Your Way
09. Face To Face
10. Back In Town
Bost musikarik osatzen dute banda: Jon (ahotsa), Josu (gitarra), Iñigo (gitarra), Jose (baxua) eta Jambo (bateria). Thin Lines estreinako diskoa 2010ean argitaratu zuten, eta ordutik kontzertuak eman dituzten arren, denbora asko daramate kantu berririk aurkeztu gabe.