2020/11/11

Mosh taldeak "Vertigo" lan berriaren aurrerapena aurkeztu du

Nafarroako Mosh metal bandak Vértigo hirugarren diskoa argitaratuko du datorren urtean, Maldito Records diskoetxearekin. Aurrerapen gisa, Viejos Perros kantua aurkeztu dute bideoklip eta guzti.

Lan berria Madrilgo The Metal Factory Studios-etan grabatu dute Alex Cappa eta Pablo Rousselon ekoizleen gidaritzapean.

Orain arte, Con el agua al cuello (EP, Maldito Records, 2014), Impune (CD, Maldito Records, 2015) eta El filo (CD, Maldito Records, 2017) lanak plazaratu dituzte. Horietan guztietan, metala, rocka eta hardcorearen arteko nahasketa jorratu dute, eta lan berrian ere bide beretik jarraituko dutela aurreikus daiteke.

Bost musikarik osatzen dute taldea: Iñaki (ahotsa), Bruntxo (gitarra), Gorka (gitarra eta koroak), Diego (baxua) eta Jorge (bateria).

Hurrengo kontzertuak