Portugaleteko Ms. Missery alt rock/metal bandak Love Is Not a Gift single berria plazaratu du. Entzungai jartzearekin batera, Txaber Miravallesek (El Conserje del Universo) zuzenduriko bideokliparekin estreinatu dute.
Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten, The Suicide Of Butterflies lan laburraren antzera. Iazko otsailean kaleratu zuten EP hori, eta jarraian entzun dezakezue:
Ms. Missery beste hainbat taldetan ibilitako musikariek sortu zuten. Hala nola, Sholl, Menthe, Jane Doe, Cheel Ghar eta Victor Squalos Show. Lau musikarik osatzen dute: Jon Ander Nane Lopez (gitarra eta programazioak), Jose Antonio Mogo Mogollon (bateria), Asier Castro (baxua) eta Ibon Saez (ahotsa).