2022/10/03

Mundo Rata laukoteak prest du "Despertad" lehen diskoa

Laudioko Mundo Rata thrash/death metal bandak laster argitaratuko du Despertad estreinako lana. Hamaika abesti izango ditu eta Drumgorri entsegu lokaletan grabatu dituzte.

Laukoteak dioenez, beraien eraginak 1980ko eta 1990eko muturreko metal taldeak dira. Besteak beste, Exodus, Kreator, Destruction eta Death. Sarean dagoeneko abesti batzuk entzungai jarri dituzte.

Mundo Rata 2018an sortu zuten Juanjo Cantero Fanton bateriak (Dark Faith eta Mortinatum ohia) eta Oscar Benito gitarristak (Amankomun). Jon Moreno Onix baxu jotzaileak (Sixmika, Amankomun) 2020an bat egin zuen beraiekin, eta Marta Garcia abeslariak 2021ean.

Hurrengo kontzertuak