2018/11/17

Muted: "Krisis 4.0" itzulera diskoaren xehetasunak

Bizkaiko Muted nu metal bandak azaroaren 23an aterako du Krisis 4.0 itzulera diskoa. Beraien ibilbideko laugarrena izango da, eta guztira 8 abesti izango ditu. Digipack formatuan argitaratuko dute, eta barruan USB bat izango du elementu askorekin: kantuak formatu digitalean, diskografia osoa, azken bideoklipa eta bideo gehiago ikusteko loturak.

Hona hemen azala eta kantu zerrenda:

01. Zuri Esker
02. 10.000 Minutu
03. Mezua
04. Sistema
05. Mr Bulling
06. Ez Du Balio
07. Zure Ekintzen Epailea
08. Iragana

Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Carlos Escobedo (Söber) musikariek parte hartu dute lanean. Hiru dira Abadiñokoek orain arte aurreratu dituzten kantuak: 10.000 Minutu, Mezua eta Ez Du Balio.

Bizkaiko banda iaz elkartu zen, zazpi urteko etenaren ondoren. Aitzol Maiztegi abeslari orijinalarekin batera, hasierako musikariek bat egin zuten berriz ere. Entsegu lokalean elkartu eta taula gainera ere itzuli ziren. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainitako kontzertuak bultzada berezia eman zion taldeari.

Hurrengo kontzertuak