2019/11/10

My Sweet Torment bandak hirugarren diskoa berrargitaratu du

Bizkaiko My Sweet Torment talde sinfonikoak The Last Beating Heart iraupen luzeko hirugarren lana berrargitaratu du. 2016an plazaratu zuten argitalpenarekin alderatuta, Maia abeslari berriaren ahotsa entzun daiteke lanean, eta berriz masterizatu dute disko osoa. Bandaren webgunearen bidez eskura daiteke lan berria, nahiz eta ez duten oso argi adierazi non, zehazki.

Eredu gisara, sarean entzun daiteke When The Nightmares Become Reality abestiaren bertsio berria. 

Betidanik talde bitxia izan da. Sef-Eldin musikariak abiatu zuen proiektua 2004an, eta ordutik etenaldi zein taldekide aldaketa etengabeak izan ditu. Ordutik, bi maketa eta hiru disko kaleratu ditu banda bizkaitarrak. Horrez gain, euren lanetan kontatzen diren istorioak euren webgunean irakurri daitezke.

Une honetan, teklatu jotzaile berri baten bila dabiltza. Zuzeneko gutxi eman dituzte abentura hasi zutenetik. 

Hurrengo kontzertuak