2024/07/17

My Sweet Torment bandak otsailean aurkeztuko du lan berria

Bizkaiko My Sweet Torment melodeath taldeak The Order of Shadows disko berria kaleratuko du urtea bukatu aurretik. Aldiz, datorren urteko otsailaren 22an aurkeztuko dute Portugaleteko Groove aretoan. Bloodlust madrildarrekin batera ariko dira.

Bandaren webgunean ikus daitekeen moduan, zortzi abesti eta bonus track bat izango ditu iraupen luzeko laugarren lanak. 

01. The Order Of The Shadows
02. REM
03. Dark Tranquility
04. Lifeless
05. Eternal
06. The Last Sunrise
07. The Singing Of Sirens
08. Invocation
09. Shinigami (Bonus track)

Kantetako bat hemen entzun dezakezue.

My Sweet Torment taldea 2004an sortu zuen Sef-Eldin musikari bizkaitarrak. Ordutik, ibilbide pausatua izan dute, baina lan ugari plazaratu dituzte: Entering the Darkness (EP, 2005), Electrocardiogram (CD, 2006), The Last Sunrise (EP, 2008), Seven (CD, 2010), The Last Beating Heart (CD, 2014) eta The Last Beating Hurt instrumentala (CD, 2018). 

Hurrengo kontzertuak