Bizkaiko My Sweet Torment melodic death/gothic metal taldeak entzungai jarri du The Order of Shadows lan berria. Beraien Youtube kanalean topatuko duzue, eta aurrerago plataforma digitaletan.
Zortzi abesti eta bonus track bat ditu bizkaitarren iraupen luzeko laugarren diskoak.
01. The Order Of The Shadows
02. REM
03. Dark Tranquility
04. Lifeless
05. Eternal
06. The Last Sunrise
07. The Singing Of Sirens
08. Invocation
09. Shinigami (Bonus track)
Lanaren aurkezpena otsailaren 22an egingo dute Portugaleteko Groove aretoan. Bloodlust madrildarrekin batera ariko dira.
My Sweet Torment taldea 2004an sortu zuen Sef-Eldin musikari bizkaitarrak. Ordutik, ibilbide pausatua izan dute, baina lan ugari plazaratu dituzte: Entering the Darkness (EP, 2005), Electrocardiogram (CD, 2006), The Last Sunrise (EP, 2008), Seven (CD, 2010), The Last Beating Heart (CD, 2014) eta The Last Beating Hurt instrumentala (CD, 2018).