Amurrioko Nakkiga black metal taldeak Agurraren Harkaitza estudioko laugarren diskoa argitaratuko du udazkenean. Darkwoods, Vertebrae eta Damnatio Ad Bestias zigiluak arduratuko dira CD formatuan ateratzeaz. Aldiz, Spitako Productions eta Vertebraek aterako dute lana biniloan, lau orriko liburuxkarekin.
Guztira 6 abesti berri izango ditu lan berriak; 40 minutu baino gehiago. Diseinuaz Naroa Etxebarria artista arduratu da, eta aurki erakutsiko dute azala. Aurreratu dutenez, Utuk’ku, Camaris-sa-Vinitta-ren adarra eta Agurraren Harkaitza ageri dira.
Arabarrek 2013an atera zuten Amerasu orain arteko azken diskoa.