2021/01/11

Nakkiga bandak zuzenean ospatuko du "Belebeltzeta" diskoaren urteurrena

Amurrioko Nakkiga black metal taldeak Belebeltzeta diskoaren 10. urteurrena kontzertu batekin ospatuko du. Iaz bete zituen hamar urte, baina ezin izan zuten ezer antolatu. Amurrioko Burubio kultur elkartean izango da otsailaren 27an, 18:30ean. Momentuz, edukiera 60 pertsonakoa da osasun neurriengatik. Sarrerak hemen eskura daitezke.

Kontzertua hainbat elkarteren artean antolatu dute, eta sarreraren prezioa pixka bat igo dute (10 euro dira). Bildutako diruarekin proiektu txikiei laguntzea da helburua. Hala nola, soinu eta argi ekipoari (ia urtebete lanik egin gabe egon dira), Samhain proiektuari eta Noise to Help elkarteari (sarreraren %50 izango da beraientzat, eta umeen ataxia ikertzen duen Aefat elkarteari emango diote dirua).

Hurrengo kontzertuak