2025/02/28

NameOff bandak garaiz estreinatu du hirugarren aurrerapena

Gasteizko NameOff taldeak apirilean argitaratuko du Berpizte bigarren diskoa. Zortzi abesti izango ditu, eta dagoeneko hiru estreinatu dituzte. Fuera de juego da hirugarren eta azken singlea, eta hau ere bideoklip batekin aurkeztu dute.

Lan berria iaz grabatu zuten Gasteizko Silverstar Studios-etan Iker Bengoaren gidaritzapean.

Beste bi singleak eta bideoklipa segidan topatuko dituzue:

NameOff - Siempre mejor callar

NameOff - Gu errudun

Lau musikarik osatzen dute banda: Sergio Sesi (ahotsa), Sergio Quijano (gitarra), Dani Landa (bateria) eta Jon Aginako (baxua).

Hurrengo kontzertuak