Gasteizko NameOff taldeak Berpizte lan berriaren laugarren singlea plazaratzea erabaki du. Sei egun euskarazko kanta da hautaturikoa, eta letren bideo batekin aurkeztu dute.
Bigarren diskoak zortzi abesti ditu, eta arabarrek dagoeneko eskura jarri dute CD eta USB formatuan. Plataforma digitaletara apirilean igoko dute.
Lan berria iaz grabatu zuten Gasteizko Silverstar Studios-etan Iker Bengoaren gidaritzapean.
Gainerako hiru singleak jarraian topatuko dituzue:
NameOff - Fuera de juego
NameOff - Siempre mejor callar
NameOff - Gu errudun
Maiatzaren 24an aurkeztuko dute lan berria Gasteizko Helldorado aretoan. Tudetuz eta Incense bandekin batera ariko dira zuzenean.
NameOff laukoteak metal alternatiboa du oinarri, rock eta hardcore zertzeladekin. Lau musikarik osatzen dute: Sergio Sesi (ahotsa), Sergio Quijano (gitarra), Dani Landa (bateria) eta Jon Aginako (baxua).