2018/10/24

Neriva bandak lehenengo bideoklipa aurkeztu du

Bizkaiko Neriva taldeak maiatzean argitaratu zuen Origen lehendabiziko diskoa. Preach, We Are Standard, Morphium eta Idi Bihotz bandetan, besteak beste, ibilitako lau musikari beteranok jarri dute abian rock-metal banda: Jose Prieto Kasta (gitarra eta ahotsa), Jaime Nieto (baxua), Albaro Alonso (bateria) eta Eugenio Fresco Kuen (gitarra).

Hamaika abesti ditu estreinako lanak, eta horietako bat da Cuenta Atras. Hain zuzen, kantu horren bideoklipa aurkeztu berri dute, beraien lehenengoa.

Hurrengo kontzertuak