2022/04/04

Niketz hirukoak 20 urteko ibilbidea eten du

Etxebarriko Niketz rock/metal bandak sare sozialen bidez jakinarazi du uztea erabaki dutela. 2002an elkartu ziren, eta 20 urte beranduago agur esan dute. Hona hemen zabaldu duten oharra:

"Hasi, hezi eta hazi egin gara 20 urte bete berri duen proiektu honekin, eta ia 20 urte horietan mantendu izan dugu nerabetasunean genuen ilusio hura. Tamalez, fantasia hau itzali zaigu, eta etenaldi mugagabea egitea eskatzen digute egungo ametsek. Erabaki adostua, lagunartekoa (beti lagunartekoa) eta ZAILA neurri berdinetan. Ikusiko gara oholtzetako beste aldean, bitartean, eta ateak itxi barik etorkizunera begira, hau izango da gure azkenengo letra. AGUR".

Hiru disko eta maketa bat izan da beraien ekarpena. Frenetiko azken lana 2018an plazaratu zuten.

Hurrengo kontzertuak